! Ze polita izango litzatekeen mundua zenbakirik gabe ¡
April 30, 2007Anderri ia gai guztiak gustatzen zitzaizkion baina matematika zen gai guztietan gutxien gustatzen zitzaiona, horregatik Xabik, bere matematikako irakasleak, etxerako lanak bidaltzen zizkionean ,beti zenbaki guztiekin nahastu egiten zen.
Egun batean etxean batuketa zail bat egiten ari zen, baina ezin zuen eta bat-batean esan zuen: ” Ze polita izango litzatekeen mundua zenbakirik gabe ! “.
Anderrek inork ez zuela entzun pentsatu zuen, baina oker zegoen, matematiken munduko erregeak entzun zuen.Matematiken erregea esaldi hura entzutean asko haserretu zen bera matematikaren inguruan bizi baitzen. Egun horretako gauean PITAGORAS -ek hala zuen izena matematikako munduko erregeak gauean Anderren ametsean sartu zen eta hauxe esan zion: “zuk esan bezala mundua zenbakirik gabe izango da momentu honetatik aurrera eta zenbakiak berriro mundura itzultzeko norbaiti erakutsi beharko diozu zer diren zenbakiak eta hau egin ondoren berriro itzuliko dira”.
Bere lagunei zer ordu zen galdetzen zienean bere lagunak atsedena, bazkaria, edo beste horrelako otorduekin erantzuten zioten. Bere irakasleekin berdina gertatzen zen zerbait esplikatu behar zietenean asko konplikatzen ziren.
Orduan egun batean matematikako irakasleari zenbakiak erakustea erabaki zuen, baina asko saiatu arren ez zuen lortu. Hurrengo egunean atsedeneko orduan geratu zen irakaslearekin eta 1 etik 10 era irakastea lortu zuen.
Egunetik egunera gehiago irakasten joan zen eta azkenean zenbakiak zer ziren eta zertarako balio zuten erakustea lortu zuen, eta zenbakiak betirako geratu ziren. Anderri matematikako irakasleak batuketa zailak bidaltzen zizkionean berarengana joaten zen eta zalantzak argitzen zizkion.
Esteban Serrano Marugánek idatzitako ¡ Ojalá no hubiera números ! etik hartua,animatu zaitez irakurtzera.

