Pasahitzaren asmakizuna
March 15, 2007Espia batek gaztelu batean sartu nahi du eta pasahitza asmatu nahi duenez zuhaitz baten atzean ezkutatzen da pasahitza asmatzeko asmoz lehenengoa etorri eta zaindariak 6 esaten du eta besteak 3. Beste bat etorri eta 10-5. Orduan espia joaten da eta zaindariak 4 esaten dio eta berak 2 erantzuten du. Zaindariak pasahitza gaizki zegoela erantzun eta kartzelan sartu zuten.
Kartzela ate nagusi ondoan zegoen pasahitza asmatzen bazuen libre geratuko zen ez bazuen asmatzen bertan geratuko zen bizi guztirako. Bat etorri eta hau esan zuen 1-3, beste batek 8-6 azkenean espia bizi guztirako geratu zen kartzelan eta ez zuen inoz asmatu pasahitza.
Zuk ba al dakizu zein den pasahitza?
Ea asmatzen duzuen eta asmatzen baduzue bidali mezu bat erantzunarekin.


Aupa Itziar:
Ikusten ari naiz inork ez dizula erantzuten (hori da asmatzen ez dutelako) eta animatu naiz.
Erantzuna, niretzat, hauxe da: zaindariak esaten duen zenbakiari duen hizki kopuruarekin erantzun beharrra dago. Adibidez, berak “HAMALAU” esaten badu, guk “ZAZPI” erantzun beharko genuke eta “BOST” esaten badu, “LAU” erantzun beharko genuke.
Asmatu dut, ezta?
Beste gai bati helduz, aizu, zure bloga nire garaiko liburuak baino tristeagoa dago. Hasi argazkiak, bideoak… jartzen.
Comment by Magic — March 17, 2007 @ 2:37 pm
Kaixo Itziar:
Ikusi dut idatzi duzula nik kontatutako asmakizuna. Oso ondo iruditzen zait besteek kontatutako txisteak edo asmakizunak idaztea, beraz, besteren bat entzutean kontatuko dizut.
Jarraitu horrela eta animo!!
…Irati…
Comment by Irati — March 24, 2007 @ 9:55 am
jajajajajajaja guk esan eta gero edozeinek TRANPOSA!!!!!!!!
NAGORE ETA NEREA
Comment by nagore eta nerea — April 19, 2007 @ 7:14 am