Zuloaren asmakizuna

January 25, 2007

Lagun bakarrak ordubete behar badu zulo bat egiteko, eta bi lagunek bi ordu behar badituzte bi zulo egiteko, zenbat denbora beharko du lagun bakarrak zulo-erdia egiteko?

Ea asmatzen duzuen eta asmatzen baduzue bidali mezua erantzunarekin.

Sorpresa merkealdietan

January 24, 2007

Larunbatean merekealdiak daude almazen handietan eta gazteen erroparen solairuan huxe jartzen du:
Galtza: 6 euro
alkandora: 9 euro
gona: 4 euro

Asmatuko al zenuke zenbat balio duen paƱuelo batek?

Ea asmatzeko gai zaren eta asmatzen baduzu bidali mezu bat.

Zenbat urte ote ditu amonak?

January 21, 2007

Zortzi kentzen badiozu bere adinari, gelditzen den zenbaki horren 3/4 ak 60 balio du.
Zenbat urte ote ditu amonak?

Ea asmatzeko gai zaren eta asmatzen baduzu bidali mezu bat.

Zein zenbaki naiz?

Hiru zifra ditut.
Hiru zifren batura 18 da.
Lehenengo zifra bigarrenaren erdia da eta hirugarrena lehenengoaren hirukoitza.
Zein zenbaki naiz?

Ea asmatzeko gai zaren eta asmatzen baduzu bidali mezua erantzunarekin.

Asmakizun matematikoa

January 15, 2007

Artzai batek bere otso, ahuntz eta letxugak errekaren beste aldera pasatu behar ditu, txalupatsoan bera eta beste bat bakarrik joan daiteke otsoa eta ahuntza bakarrik uzten baditu otsoak ahuntza jango du eta ahuntza eta letxugak bakarrik uzten baditu honek ere besteea jango du nola lortuko du denak bata bestea jan gabe pasatzea?

Ognenehel aztnuha neztrah ud, etseb naedla iztu ate nikeraosto neztluzti ad, aztnuha iztu ate aguxtel neztrah ud, aguxtel nikeraosto netzu ud ate neraztnuha laib netaoj ad.