Matematikako trukua

February 20, 2008

Pertsona bati bi zifratako zenbaki bat idazteko eskatzen diozu, eskubian zero bat gehituz. biderkaketa taulako Zeroa gahituz pentsatu duzun zenbakia bederatziko taulako pentsatu duzun zenbaka kentzen diozu.
Erantzuna eskatzen diozu eta lehenengo bi zifrak hartzen dituzu eta hirugarrena bigarrenari gehitzen diozu.

Erantzuna adibide batekin eman nire blogeko iruzkinetan zai nago.

“Pi” aren eguna

May 8, 2007

Orain idatzi behar dizuedan asmakizuna DBH 1 eko Irati Otamendik kontatu zidan eta nik zuei kontatuko dizuet.

Ba al dakizue noiz de piaren eguna ?
Pista “pi” aren zenbakiaren zati bat da ea asmatzen duzuen eta hori egin bezain laster idatzi iruzkin bat.

! Ze polita izango litzatekeen mundua zenbakirik gabe ¡

April 30, 2007

Anderri ia gai guztiak gustatzen zitzaizkion baina matematika zen gai guztietan gutxien gustatzen zitzaiona, horregatik Xabik, bere matematikako irakasleak, etxerako lanak bidaltzen zizkionean ,beti zenbaki guztiekin nahastu egiten zen.

Egun batean etxean batuketa zail bat egiten ari zen, baina ezin zuen eta bat-batean esan zuen: ” Ze polita izango litzatekeen mundua zenbakirik gabe ! “.

Anderrek inork ez zuela entzun pentsatu zuen, baina oker zegoen, matematiken munduko erregeak entzun zuen.Matematiken erregea esaldi hura entzutean asko haserretu zen bera matematikaren inguruan bizi baitzen. Egun horretako gauean PITAGORAS -ek hala zuen izena matematikako munduko erregeak gauean Anderren ametsean sartu zen eta hauxe esan zion: “zuk esan bezala mundua zenbakirik gabe izango da momentu honetatik aurrera eta zenbakiak berriro mundura itzultzeko norbaiti erakutsi beharko diozu zer diren zenbakiak eta hau egin ondoren berriro itzuliko dira”.

Bere lagunei zer ordu zen galdetzen zienean bere lagunak atsedena, bazkaria, edo beste horrelako otorduekin erantzuten zioten. Bere irakasleekin berdina gertatzen zen zerbait esplikatu behar zietenean asko konplikatzen ziren.

Orduan egun batean matematikako irakasleari zenbakiak erakustea erabaki zuen, baina asko saiatu arren ez zuen lortu. Hurrengo egunean atsedeneko orduan geratu zen irakaslearekin eta 1 etik 10 era irakastea lortu zuen.

Egunetik egunera gehiago irakasten joan zen eta azkenean zenbakiak zer ziren eta zertarako balio zuten erakustea lortu zuen, eta zenbakiak betirako geratu ziren. Anderri matematikako irakasleak batuketa zailak bidaltzen zizkionean berarengana joaten zen eta zalantzak argitzen zizkion.

Esteban Serrano Marugánek idatzitako ¡ Ojalá no hubiera números ! etik hartua,animatu zaitez irakurtzera.

Pasahitzaren asmakizuna

March 15, 2007

Espia batek gaztelu batean sartu nahi du eta pasahitza asmatu nahi duenez zuhaitz baten atzean ezkutatzen da pasahitza asmatzeko asmoz lehenengoa etorri eta zaindariak 6 esaten du eta besteak 3. Beste bat etorri eta 10-5. Orduan espia joaten da eta zaindariak 4 esaten dio eta berak 2 erantzuten du. Zaindariak pasahitza gaizki zegoela erantzun eta kartzelan sartu zuten.
Kartzela ate nagusi ondoan zegoen pasahitza asmatzen bazuen libre geratuko zen ez bazuen asmatzen bertan geratuko zen bizi guztirako. Bat etorri eta hau esan zuen 1-3, beste batek 8-6 azkenean espia bizi guztirako geratu zen kartzelan eta ez zuen inoz asmatu pasahitza.
Zuk ba al dakizu zein den pasahitza?

Ea asmatzen duzuen eta asmatzen baduzue bidali mezu bat erantzunarekin.

Zuloaren asmakizuna

January 25, 2007

Lagun bakarrak ordubete behar badu zulo bat egiteko, eta bi lagunek bi ordu behar badituzte bi zulo egiteko, zenbat denbora beharko du lagun bakarrak zulo-erdia egiteko?

Ea asmatzen duzuen eta asmatzen baduzue bidali mezua erantzunarekin.

Sorpresa merkealdietan

January 24, 2007

Larunbatean merekealdiak daude almazen handietan eta gazteen erroparen solairuan huxe jartzen du:
Galtza: 6 euro
alkandora: 9 euro
gona: 4 euro

Asmatuko al zenuke zenbat balio duen pañuelo batek?

Ea asmatzeko gai zaren eta asmatzen baduzu bidali mezu bat.

Zenbat urte ote ditu amonak?

January 21, 2007

Zortzi kentzen badiozu bere adinari, gelditzen den zenbaki horren 3/4 ak 60 balio du.
Zenbat urte ote ditu amonak?

Ea asmatzeko gai zaren eta asmatzen baduzu bidali mezu bat.

Zein zenbaki naiz?

Hiru zifra ditut.
Hiru zifren batura 18 da.
Lehenengo zifra bigarrenaren erdia da eta hirugarrena lehenengoaren hirukoitza.
Zein zenbaki naiz?

Ea asmatzeko gai zaren eta asmatzen baduzu bidali mezua erantzunarekin.

Asmakizun matematikoa

January 15, 2007

Artzai batek bere otso, ahuntz eta letxugak errekaren beste aldera pasatu behar ditu, txalupatsoan bera eta beste bat bakarrik joan daiteke otsoa eta ahuntza bakarrik uzten baditu otsoak ahuntza jango du eta ahuntza eta letxugak bakarrik uzten baditu honek ere besteea jango du nola lortuko du denak bata bestea jan gabe pasatzea?

Ognenehel aztnuha neztrah ud, etseb naedla iztu ate nikeraosto neztluzti ad, aztnuha iztu ate aguxtel neztrah ud, aguxtel nikeraosto netzu ud ate neraztnuha laib netaoj ad.